Iepa!! Aspaldiko!!
Beno ba, oporrak pasata hemendik gabiltza berriz!
Hiruhilabete honetan erleak aztertuko ditugu; erleak eta beraiek egiten dituzten guztiak: erlauntzak, lana, eztia, dantzak... Horretarako hasi behar dugu informazioa lortzen. Zuek topatzen duzuen informazio guztia balio du: liburuetan, aldizkarietan, interneten, herriko liburutegian, aitona-amoneei zein auzokideei galdetuz... Den-dena balio du.
Gai honetaz apur bat jabetzeko irteera oso interesgarri bat egin genuen pasa den astelehenean, Urretxuko Aikur Erleen Museoa bisitatu genuen eta hainbat gauza ikasi ere bai!
kaixo danori!! ZE politxak dauzen fruitarbolak eta ze guapo ta guapa zaudeten danak! Zelan dana? Ale asko ikasi erleen inguruan eta patxo bat danontzako!
ResponderEliminarAlba