Martxoak landatutako fruitarbolak aurrera doaz!!
jueves, 29 de abril de 2010
Erleak (Aikur)
Iepa!! Aspaldiko!!
Beno ba, oporrak pasata hemendik gabiltza berriz!
Hiruhilabete honetan erleak aztertuko ditugu; erleak eta beraiek egiten dituzten guztiak: erlauntzak, lana, eztia, dantzak... Horretarako hasi behar dugu informazioa lortzen. Zuek topatzen duzuen informazio guztia balio du: liburuetan, aldizkarietan, interneten, herriko liburutegian, aitona-amoneei zein auzokideei galdetuz... Den-dena balio du.
Gai honetaz apur bat jabetzeko irteera oso interesgarri bat egin genuen pasa den astelehenean, Urretxuko Aikur Erleen Museoa bisitatu genuen eta hainbat gauza ikasi ere bai!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)