martes, 22 de diciembre de 2009

Horra horra gure Olentzero!!

Beeeeeno! Eguna hurbiltzen ari da! Urduri zaudete?
Hasi birpasatzen ea urtean zehar zer moduz portatu zareten, bihar eskolatik pasatuko baita Olentzero eta etzi norberaren etxetik, eh!!
Oso oso ondo pasa oporretan!

sábado, 19 de diciembre de 2009

Bertsoa udazkenari


Hauxe da 1go, 2. eta 3. mailako ikasleek udazkenari eskeini dioten bertsoa. Saiatu zaitezte zuek ea ez duzuen potorik egiten!

viernes, 11 de diciembre de 2009

Eskola baratza


Ezetz asmatu nongoak diren argazkiko tomate goxo hauek!
Baietz ba!! Eskolako baratzekoak dira! Pasa den ikasturtean landutakoaren uzta jaso egin dugu.
Udan gurasoek hartu zuten baratzaren ardura eta irailetik aurrera tipulak, tomateak, piperrak ... jaso egin ditugu.
Laster porruak dastatzeko aukera ere izango dugu.

viernes, 4 de diciembre de 2009

Abenduak 3, Euskararen eguna

Atzo, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen.
Eskolara ipuin kontalaria etorri zen eta Afrikari buruzko ipuin zoragarriak entzun genituen. Ume batzuek ere Enkarterriko Mankomunitatetik proposatzen den lehiaketan parte hartu dute. Nork lortuko du saria?
Hala ere, ez duzue uste egunero dela euskeraren eguna?
Saiatu zaitezte Oskorriren abesti honekin, ea zer moduz abesten duzuen!!

Herria ezagutu



Artzentalesen zenbat gauzak egiten diren jakiteko, ekintza batzuk prestatu ditugu gurasoen laguntzarekin.
Lehenengoa sagardoa egitea izan zen. Horretarako autobusa hartu eta La Toban agertu ginen. Hor Shantiren gurasoak zeuden eta haiei esker argazkian agertzen den sagar-muztio gozoa dastatzeko aukera izan genuen. Guk ere lagundu izan genuen, eh!

Udazkena heldu da!


Azaroan, La Renajara joan ginen hostoak batzera. Udazkeneko arratsalde polit bat atera zen eta probetxatu behar izan genuen!

Orduñan, baserria aztertzen



Urrian, 4. 5. eta 6. mailako ikasleak Orduñan egon ginen. Barnetegi honetan baserriaren inguruan hainbat gauza ikaskeko aukera izan genuen: gazta eta ogia egin, baserri bat bisitatu, herri kirolak praktikatu, euskal mitologiari buruzko kondairak entzun eta antzeztu...
Argazkian Antiguako Ama agertzen da.

martes, 1 de diciembre de 2009

Ongi etorri!!


Hona hemen eskolako blog berria.
Guztiok parte hartzeko itxaropenez sortu dugu.
Eskolan egingo diren lanak, ekintzak, irteerak eta abar ikusteko aukera izango dugu.
Anima zaitez!