martes, 26 de enero de 2010

DOREMIKA


Ostiralean berriz Zallako antzokira!! Badakigu gaur asko gustatu zaiela pelikula, baina ostiralekoa musika saioa izango da. Ikusiko duzue musikari buruz zenbat ikasiko dugun. Erabiltzen duten instrumentua akordeoia izango da.
2 urteko gelakoak geldituko dira eskola zaintzen, gainontzekoak bazkaltzera itzuliko gara.
Notak ez badakizkizu oso ondo jolastu hemen

lunes, 25 de enero de 2010

Zinea


Bihar urtarrilak 26, 1go, 2. eta 3. mailakoak Zallako antzokira goaz. Winkyren zaldiak pelikula ikustera. Ez ekarri bazkaria jantokira bueltatuko gara eta!

martes, 19 de enero de 2010

Igerilekua



Ez ahaztu ostegunean, 4, 5 eta 6. mailakoak igerilekura joaten hasiko garela. Ez ahaztu ere eraman behar dituzuen gauzak:
  • Bainujantzia
  • Toalla
  • Txankletak
  • Txanoa
  • Barruko arropa
Ala ba! Ea ondo pasatzen duzuen eta igeri egiten ikasten duzuen!

lunes, 18 de enero de 2010

José Miguel Castroren hitzaldia


Aurreko ostiralean José Miguel Castro izan genuen eskolan, Kantabriako Unibertsitateko irakaslea eta hezkuntza sortzaile taillerak antolatzailea.

Berak sormenari buruzko komentatutako gauza guztiei buruz gehiago jakin nahi baduzue...