miércoles, 1 de diciembre de 2010

EBOLUZIOA

Bide luzea egin dugu!!!
Eta aitona-amonak uste dute zaharrak direla!
Begira mundua hasi zenetik zenbat animalia arraroak eta handiak egon dira lurran!





viernes, 19 de noviembre de 2010

FOSILAK

HARRI BEREZIAK DENBORAREKIN ANIMALIEN EDO LANDAREEN FORMA HARTU DUTENAK.

jueves, 18 de noviembre de 2010

viernes, 12 de noviembre de 2010

Gu paleontologo!!

Gauza asko ikasten ari gara:
  • Dino guztiak ez zirela berdinak
  • Batzuk asko pisatzen zuten eta beste batzuk gutxi
  • Bat REX deitzen zela
  • REX zen handiena
  • VELOCIRAPTOR azkarrena zela

Lanak apurka apurka badoaz...

...eta Traslaviñako frontoian dino batzuk ez zirela sartzen konturatu gara! Hauek bai animalia erraldoiak!!

proba batzuk ere egin ditugu...

lanean hasi ginen...

Gauza asko jakin nahi genuenez...


Aste batzuk daramatzagu dinosaurioak gora eta dinosaurioak behera, jo ta ke! Animalia erraldoi hauek aztertzen: non bizi ziren, zer jaten zuten, zein handiak ziren neurtzen...

martes, 7 de septiembre de 2010

Hasteko prest!!??

Zer moduz oporrak? Indarberrituta zatozte?
Ikasturte berrira ongietorria emateko hemen uzten dizuegu bideo hau; eskola honetatik pasatzeak gure bizitzako argazki batzuk betetzen ditu eta.
Ea gustoko duzuen!

lunes, 7 de junio de 2010

Karpin Abentura

Eta jolasteko, nola ez!!

Indarrak berreskuratzeko unea izan genuen ere!
Kurtso amaierako aurtengo txangoa Karpin Abenturara izan da.

Hor animalia asko ikusi genituen... dinosaurioak eta guzti!!

miércoles, 12 de mayo de 2010

Mika potoloak ditugu!!

Begira!! Ikusten duzuen hor goian, kableen artean izkutatuta dagoen kabia... Bada, hor mikak bizi dira eta gu eskolan ez gaudenean gure baratzera jaisten dira letxugak, azak eta abar jatera.
Hasi gara tranpa batzuk ipintzen (garagardoz), bareei ere gure uzta gustatzen zaielako. Eta estali behar izan ditugu ea aurten zeozer dastatzen dugun!!


jueves, 29 de abril de 2010

Fruitarbolak

Martxoak landatutako fruitarbolak aurrera doaz!!

sagarrondoa
gereziondoa
madariondoa

Erleak (Aikur)

Indarra berreskuratuz!!
Aikurren egindako eztia oparitu ziguten
Argizariz egin genuen kandela
Erleek egindako erlauntza
Nafarroako erlauntza
Araba eta Gipuzkuoako erlauntza Bizkaiko erlauntza



Iepa!! Aspaldiko!!
Beno ba, oporrak pasata hemendik gabiltza berriz!
Hiruhilabete honetan erleak aztertuko ditugu; erleak eta beraiek egiten dituzten guztiak: erlauntzak, lana, eztia, dantzak... Horretarako hasi behar dugu informazioa lortzen. Zuek topatzen duzuen informazio guztia balio du: liburuetan, aldizkarietan, interneten, herriko liburutegian, aitona-amoneei zein auzokideei galdetuz... Den-dena balio du.
Gai honetaz apur bat jabetzeko irteera oso interesgarri bat egin genuen pasa den astelehenean, Urretxuko Aikur Erleen Museoa bisitatu genuen eta hainbat gauza ikasi ere bai!

viernes, 19 de marzo de 2010

Arbel digitala




Hauxe da hemendik aurrera erabiliko dugun arbela. Honetan probak egiten ibili ginen baina harritzekoa da zenbat gauza egin daitezkeen. Aho bete hortz gelditu ginen guztiak!!

jueves, 11 de marzo de 2010

Haur hezkuntzan margolari!

Unai Miró, Kerman Miró, Leire Miró, Ander Miró, Juan Miró, Eider Miró, Iratxe Miró, Ángel Miró, Oier Miró, Kuntze Miró, Zihara Miró, Carla Miró, Adriana Miró, Unai Miró, Anartz Miró, Asier Miró.


Ezagutzen duzue Joan Miró? Ez kezkatu gero! Haur hezkuntzakoek erakutsi digute margolari ospetsuek baino lan politagoak egin ditzaketela.
Momentuz eskolako lehioan egin dugu erakusketa, baina, horrela jarraituz gero, laster Guggenheimera goaz!

Auzoak ezagutzen

Apurka apurka Artzentalesen dauden auzo guztiak ezagutzen ari gara. Denak ezagutu bitartean haien kokapena egin dugu eta hormairudi honetan eskolako ume guztien auzoak jarri ditugu.

lunes, 1 de marzo de 2010

Larrua landu




Ostiralean, "Herria ezagutu" proiektuaren barne, Nuria eta Iñaki etorri ziren eskolara. Larruarekin egiten duten lana azaldu zuten, eta horretarako erabiltzen dituzten tresna guztiak aurkeztu zituzten. Norberak eskumuturreko bat egiteko aukera izan zuen.

Datorren astean bueltatuko dira 1go, 2 eta 3.mailakoekin egiteko.

Eskerrik asko Nuria eta Iñaki, oso lan polita egiten duzue eta!

jueves, 25 de febrero de 2010

Eskola baratza- Areitz soroa

Astelehenean arratsaldez, Areitz soroko Roberto etorri zen eskolara. Gure baratzean aurrera eramango den nekazaritza ekologikoaren kontzeptu batzuk azaldu zizkigun.

Belarra moztu lurra estaltzeko
Zomorroen eginkizuna
Nola egin behar da konpost ona lortzeko...

Hor egon ginen guztiak adi-adi!!

miércoles, 24 de febrero de 2010

Ipuinen ipuina





Azkenean ludoteka bren eran uztea lortu genuen!

viernes, 12 de febrero de 2010

Inauteriak atzeratuta!

Asteazkenean "Ipuinen ipuina" antzeztuko dugu arratsaldez. 15:00tan hasiko da eta denak gonbidatuta zaudete eta mozorrotuta bazatozte askoz hobeto!
El próximo miércoles a las 15:00 representaremos "El cuento de los cuentos". ¡Estáis todos invitados y si venís disfrazados mucho mejor!








Elurra gora, elurra behera... Baina lasai, eh! Gaur azken prestaketak amaitzeko aprobetxatu dugu eta asteazkenean arratsaldez... antzerkia!
Eskerrik asko Monika eta Karmen txokolate ekartzeagatik! Goxo baino goxoago zegoen eta!!