viernes, 19 de marzo de 2010

Arbel digitala




Hauxe da hemendik aurrera erabiliko dugun arbela. Honetan probak egiten ibili ginen baina harritzekoa da zenbat gauza egin daitezkeen. Aho bete hortz gelditu ginen guztiak!!

jueves, 11 de marzo de 2010

Haur hezkuntzan margolari!

Unai Miró, Kerman Miró, Leire Miró, Ander Miró, Juan Miró, Eider Miró, Iratxe Miró, Ángel Miró, Oier Miró, Kuntze Miró, Zihara Miró, Carla Miró, Adriana Miró, Unai Miró, Anartz Miró, Asier Miró.


Ezagutzen duzue Joan Miró? Ez kezkatu gero! Haur hezkuntzakoek erakutsi digute margolari ospetsuek baino lan politagoak egin ditzaketela.
Momentuz eskolako lehioan egin dugu erakusketa, baina, horrela jarraituz gero, laster Guggenheimera goaz!

Auzoak ezagutzen

Apurka apurka Artzentalesen dauden auzo guztiak ezagutzen ari gara. Denak ezagutu bitartean haien kokapena egin dugu eta hormairudi honetan eskolako ume guztien auzoak jarri ditugu.

lunes, 1 de marzo de 2010

Larrua landu




Ostiralean, "Herria ezagutu" proiektuaren barne, Nuria eta Iñaki etorri ziren eskolara. Larruarekin egiten duten lana azaldu zuten, eta horretarako erabiltzen dituzten tresna guztiak aurkeztu zituzten. Norberak eskumuturreko bat egiteko aukera izan zuen.

Datorren astean bueltatuko dira 1go, 2 eta 3.mailakoekin egiteko.

Eskerrik asko Nuria eta Iñaki, oso lan polita egiten duzue eta!